Izarren hautsa

lunes, 15 de marzo de 2010

Mario Benedetti

mario benedetti

ARBOLADI HAU NEGUAN (Bitoriano Gandiaga)

Arboladi hau neguan [I]
elurraren inude da,
udan orri berdeena.
Udan orri berdeena.
Udazkenean ezkurren,
orbel nabarren bahe da.

________________

Esta arboleda es nodriza
de la nieve en invierno,
en verano de la hojas verdes.
En verano de las hojas verdes.
En otoño es cedazo de las bellotas
y de las hojas secas multicolores.

Euskal Herritik zehar

miércoles, 10 de marzo de 2010

Olerkien distira

....zutabeen babezean dago gordea hilko nuen atzean horma,eta harri bitxiak zilar ixilean itzatzita direnak bizi...

viernes, 12 de febrero de 2010

HASIERAN BAZEN EUSKAL ETA BAZEN HERRI


Hasieran, bazen Euskal eta bazen Herri. Jakina hori Euskalerriaren hasieran zen, ez lehenago, baina inork ez daki noizkoak diren ez Euskal eta ez Herri. Are gutxiago daki inork noren seme direnik; sabelkide bai, badirudi sabelkide direna, eta, itxura denez, Esau eta Jakob bezala bata bestearen hankari helduta jaio ziren. Nor jaio zen ordea lehenengo eta nor lehenengo jaio zenari hankatik helduta? Dirudienez Euskal jaio zen lehenengo eta Herri ondoren. Orduan Euskal Esauren antzeko da eta Herri Jakoben antzeko. Guztiok dakigu Esau zela lehenseme, amaren sabeletik argitara irtetzen lehenago izan zelako eta horregatik zegokion Isaak bere aitaren ondasunen oinordeko nagusi izatea; baina halako baten, dilista edo lenteja-platerkada baten truke, Jakobi saldu zion Esauk bere oinordekotza. Euskalek beste horrenbeste egin bide izan du Herriarekin, bere nagusitza saldu bide izan dio Herriari, dilista platerkada baten truke eta Herri geratu da Euskali zegokion ondasun eta ekonomia guztiarekin.

BITORIANO GANDIAGA